miƩrcoles, 6 de enero de 2010

Lauhilekoa amaitzean, blogarekin zer?

Iritsi da, azkar iritsi ere azterketei aurrez aurre begiratzen jartzeko unea. Hilabete lasai xamar batzuen ostean eta behin eguberrietako ospakizunak amaituta, ikasleoi amaitu zaigu txolloa, eta orain liburutegitik irten ere egin gabe egotea tokatzen zaigu. Urtean bitan errepikatzen da erritual makabro hau, eta eskerrak, hori suerte pixkatekin dena aprobatu eta irailerako ezer uzten ez badugu...Como decia aquel, "que dios nos pille confesaus!"

Ba kontua da pentsatzen jarri naizela azterketak pasa ondoren (lehenbailen izango alda!) orain arteko irakasgaiak eta irakasleak aldatu egingo direla, eta ondorioz ez dakit gure blogei zenbaterainoko arreta eskainiko diogun irakasleak iada ez digula notarik jarriko kontuan izanda. Seguruenik batek baino gehiagok afizio pixkat ere hartuko zion blogaren asunto honi, nere kasuan behintzat nahiko bolada entretenitua izan nuen iragarkien kontu horrekin. Ikusiko dugu, beraz, azterketak amaitzean zopelanako arakatzaileetan zenbaterainoko mugimendua dagoen.

Agur eta ohore

martes, 5 de enero de 2010

3. ataza (Erromeria, gainbehera doan euskal kulturaren ondarea)

Bideolan honekin amaitzen ditugu Gorka J. Palazio irakaslearentzat eginiko ataza guztiak. Gai bezala euskal kulturaren gainbeherakada hartu behar zenez, erromeriari buruz hitz egitea bururatu zaigu, gainbeherakada horren adibide gisa ikusten dugulako. Gure bideoa atseginez goza dezazula opa dizuegu. Urteberrion.

domingo, 27 de diciembre de 2009

Orendain


Izen ofiziala: Orendain
Herritarra: orendaindar
Eremua 5,95 km2
Garaiera 110-433 m.
Euskaldunak %95,56 (2001)
Distantzia 36 km. Donostiara
Postakodea 20269
Biztanleria 180 bizt (2008)
Dentsitatea 30,25 bizt/km²
Sorrera 1988 urtarrilaren 1

Orendain Gipuzkoako ekialdean eta Tolosaldeako eskualdean dagoen landa-udalerri euskalduna da, UEMA mankomunitatearen kidea dena.

2008an 180 biztanle zituen.

Iparraldean Alegia eta Ikaztegieta, hegoaldean Abaltzisketa eta Gaintza, ekialdean Amezketa eta mendebaldean Baliarrain eta Legorreta udalerriak mugakide ditu.

Auzoak

Herrigunea eta Astizaldea auzo nagusiak dira, Baldanalde eta Egileor auzuneak ere aipagarriak dira.

Inguru naturala

Ekialdean Amezketa eta mendebaldean Ibiur errekak muga naturalak dira.

Historia

1374an Tolosarekin lotuta egon zen, inguruko beste herri batzuen moduan, eta lotura hori 1615 arte mantendu zuten. Gutxi geroago "Aizpuruako Batasuna" osatu zuen Alegia eta Ikaztegietarekin batera hasieran, eta Altzorekin ere azkenean. Batasunak XIX. mendea arte iraun zen.

Azkenik, 1967an Baliarrain eta Ikaztegietarekin Iruerrieta udalerria sortu zuen, baina 1988an gaur egungo egitura hartu zuen.

Ondarea

* Andra Mariren parrokia-eliza.
* San Sebastianen baseliza.
* Udaletxea (neoklasikoa).
* Iramendi baserria.

Euskarazko irratia, hizkuntza komunitateak trinkotzeko tresna


Irratiaren izena: Bonberenea Irratia

Albistegia: Arratsaldeko albistegia

Erredaktorea: Julen Telleria

Atala: Komunkabideak

Iraupena: minutu bat


Gasteizen, “Hedabideak etorkizunean, biharko komunikabideak eta Internet” izeneko jardunaldi batzuk ospatu dira, Euskarazko Komunikazio taldeak Arabako Goru Aldundiaren babesarekin antolatuta. Artiumen ospatutako ekitaldi honetan, Euskarazko irratiek etorkizunera begira dituzten erronkak eta hauek gizarte mailan duten garrantzia izan dituzte aztergai. Hizlari gisa, Euskal Irratiak-eko Jose Luis Aizpuru, Bilbo Hiria Irratiko Xabier Monasterio eta Euskalerria Irratiko Mikel Bujanda aritu dira euskarazko irratigintzaren geroari buruz. Monasteriok hizkuntza komunitateak trinkotzeko tresna gisa azaldu zuen irratia, tokian-tokiko gaiei eta gai globalagoei heldu beharko liekeela aipatzeaz gain. Hala ere, guztiek aipatu dute tokian-tokiko informazioa helaraztearen garrantzia.

Baina irratigintzaren geroa eztabaidagai bakarra izan ez dadin, hainbat esparrutako pertsonak bildu dira “Irratigintza Internet aroan” deituriko Word Kafean parte hartzeko. Sare bidezko irratiak oraindik ere ohiko irratiaren ondoan dituen mugak aipatu dituzte arratsaldean egindako saio honetan. Alabaina, internetek irratien arteko informazio trukaketetarako duen aparteko abantaila azpimarratu dute adituek.

miƩrcoles, 23 de diciembre de 2009

"Terrorismo delituak dituzten presoak Euskadira gerturatzea, alferrikako sufrimendua saihesteko neurria da", Bakearen Aldeko Koordinakundearentzat

Gesto por la Paz-Bakearen Aldeko Koordinakundearen arabera, "terrorismo delituak dituzten presoak Euskadira gerturatzea, terrorismoaren aurkako borrokan ez da ez aldeko ez aurkako neurria, baizik eta alferrikako sufrimendua ekiditeko neurria". Horrela dio Edorta Martinez Bakearen Aldeko Koordinakundeko ordezkariak El Correo egunkarian idatzitako Mejor cerca artikuluan.

"Ez dugu ulertzen terrorismo delituengatik espetxean daudenen senideek urruntasunaren zigor gehigarria izatea. Askatasuna ukatzen zaien presoek zigorra etxetik urrun bete behar izatea ez dago inon idatzia", Martinezen ustez.

domingo, 13 de diciembre de 2009

Estatutua ez, independentzia


Kataluniako 170 herritan egingo dute gaur galdeketa; orotara, 700.000 herritarrek dute bozkatzeko aukera

Lehen aldiz, 16 urtetik gorakoek eta etorkinek bozkatu ahal izango dute


Informazioaren garai honetan, baliteke gai jakin bati buruz jasotako mezu elektronikoen kopuruak erakustea gai horrek zenbateraino kezkatzen duen gizartea; hala bada, begi bistan dago Espainiarekiko harremana dela Kataluniako gizartearen kezka iturri nagusia. Argi dago eragina izan duela Arenys efektuak -«buruko desinhibizioaren jokoa» deitu zion Jordi Bilbenyk, bultzatzaileetako batek-, eta milaka pertsona buru-belarri prestatzen ari dira gaurko galdeketetarako, Espainiatik bereizi edo ez behin betiko erabakiko balitz bezalaxe -atzo egin zuten asteburuko lehen kontsulta Sant Jaume de Frontanya herrian eta baiezkoa nagusitu zen-.

Datuek argi erakusten dute nolako garrantzia duen gizarte mugimendu horrek: 170 udalerri; boto eskubidea duten 700.000 herritar baino gehiago -boz normaletan baino gehiago; izan ere, 16 urtetik gorakoek ere parte hartu ahal izango dute, baita erroldaturiko etorkinek ere, dena dela haien egoera lege aldetik-; milaka boluntario -Sant Cugaten bakarrik, galdeketa egingo den hiririk handienean, 500-; ehunka erakunde, nazioarteko begiraleak eta ezin konta ahala atxikimendu. Hori guztia, «ondoriorik gabeko» ekintza «legez kanpoko» baterako, Espainiako Gobernuko presidenteorde Maria Teresa Fernandez de la Vegak Arenysko galdeketaren atarian erabilitako hitzekin esanda.

Mugimendua

Bistakoa da gaurko ekintza kolektiboa sinbolikoa baino gehiago izango dela. Kataluniako gizartean, gero eta sektore gehiago agertzen ari dira galdeketen alde, eta hori harrigarria da orain dela gutxi Estatutua betetzeko eskatzen zen herrialde batean.

Dagoeneko 229 udal batzarrek eta bost eskualde kontzejuk onartu dute galdeketei babesa ematea; mugimendu transbersal bat izan da, eta PPk bakarrik egin du kontra. CiU Convergencia i Uniok, ERC Esquerra Republicana de Catalunyak, CUP Candidatura d'Unitat Popularrek eta tokiko dozenaka hautagaitza independentek mozioen alde egin dute; PSC Kataluniako Alderdi Sozialistako zinegotziak, berriz, banaturik ibili dira: batzuek kontra egin dute, alderdiko buruzagitzari segika; beste batzuek, buruzagitzari desobeditu, eta baiezko botoa eman dute, edo abstenitu.

Hori ikusirik, ez da harritzekoa gero eta urduriago egotea Nicaragua kaleko egoitzan. PSCk ez du zuzenean deabrutu nahi milaka herritarrek babestutako ekimen bat -alderdiko oinarrien parte batek ere babestua da, udal batzar askoren emaitza ikusirik-, baina garrantzia kendu nahi die galdeketei, eta «Espainia banatzaileari» leporatzen dio fenomenoa. Jose Zaragoza, sozialisten antolakuntza idazkaria, argiago mintzatu da: haren ustez, galdeketek «kalte egingo diote» Konstituzionalean Estatutua defendatzeko lanari. Kataluniako Parlamentuko korridoreetan diotenez, Zaragozak idatzia da, hain zuzen, hamabi egunkarik Estatutuaren alde argitaratutako editorial bateratua. «Hasieran, Auzitegi Konstituzionalaren epai hipotetiko baten kontrako ekintza sinbolikoa zen; gero, galdeketen kontrako ekintza bihurtu da», adierazi zuen Vicent Partalek Vilaweb-en, subiranismoaren erreferentziazko egunkari digitalean.

jueves, 10 de diciembre de 2009

Akusazio publikorik eta partikularrik gabe nolatan egingo dute epaiketa?

Fiskalak jarrera aldatuz geroztik, akusazio publikorik ez dago Egunkaria auzian. Eta akusazio partikularrik ere ez da inoiz egon, ustezko delituaren biktima zuzenik ez dagoelako. Beraz, herri akusazioa besterik ez da geratzen: AVT eta Dignidad y Justicia. Eta defentsa abokatuen ustez, Judiziamendu Kriminaleko Legearen arabera eta orain arteko jurisprudentziaren arabera, herri akusazioarekin bakarrik ez zegoen inor epaitzerik. Baina epaituko egingo dituzte.

5 egun falta dira.