Telebistako aurkez
le izateko berezko dohaia behar, eta horrez gain zintzo bete goikoek esaten dutena, ez baita erraza zentsuraren laban zorrotzari izkin egitea. Beraz, nahiz eta bere ahotsa dotorea izan eta fisiko erakargarria eduki, ez da hori izan aurkezle hau aukeratzeko erabili dudan irizpidea. Naturala eta kritikoa delako, eta gaur egun telebistan agertzen diren gehienak baino azkarragoa, ETB2ko Pásalo programako Iñaki Lopez da nire aurkezle perfila ondoen betetzen duena.
Asko ez dira ados izango honekin, baina egia esan eztit txintik ere axola. Besteen iritziak ez du arratsaldero kafetxoarekin telebistaren aurrean jarri eta tertulia saio hau ikusteko izan ohi dudan ilusioa aldatuko.
Gainera, programa mota honetan aritzeak zailtasun gehigarri bat duela iruditzen zait. Albistegietako aurkezleek muturren aurrean dutena irakurri eta esatea dute betebeharra (honi, noski, inongo meriturik kendu gabe), baina nik nahiago izaten dut pantailan dagoenaren lana hortik haratago doanean. Egoera desberdinei aurre egin eta erantzun egokiak bilatzea. Ez da eginkizun makala, eta horretan Iñaki honenetakoa. Arrazoi honexegatik gustatuko litzaidake neuri ere antzerako zerbaite
tan aritzea. Telebistan edo irratian. Baina beti ere paperean jartzen duena esatetik aurrerago, eskilara bat gorago, hor ikusten baita benetan nork balio duen. Eta irratia esan dudanez, ezin aipatu gabe utzi Radio Euskadiko Cocidito madrileño saioko Javier Vizvaíno, aipatu berri dudanaren beste adibide bat.
Ea gutako inor hauek egin duten bidea egiteko gai den. Horretarako zer hobeto Leioako Komunikazio eta Gizarte Zientzien Fakultatean ikasten hastea baino...
le izateko berezko dohaia behar, eta horrez gain zintzo bete goikoek esaten dutena, ez baita erraza zentsuraren laban zorrotzari izkin egitea. Beraz, nahiz eta bere ahotsa dotorea izan eta fisiko erakargarria eduki, ez da hori izan aurkezle hau aukeratzeko erabili dudan irizpidea. Naturala eta kritikoa delako, eta gaur egun telebistan agertzen diren gehienak baino azkarragoa, ETB2ko Pásalo programako Iñaki Lopez da nire aurkezle perfila ondoen betetzen duena.Asko ez dira ados izango honekin, baina egia esan eztit txintik ere axola. Besteen iritziak ez du arratsaldero kafetxoarekin telebistaren aurrean jarri eta tertulia saio hau ikusteko izan ohi dudan ilusioa aldatuko.
Gainera, programa mota honetan aritzeak zailtasun gehigarri bat duela iruditzen zait. Albistegietako aurkezleek muturren aurrean dutena irakurri eta esatea dute betebeharra (honi, noski, inongo meriturik kendu gabe), baina nik nahiago izaten dut pantailan dagoenaren lana hortik haratago doanean. Egoera desberdinei aurre egin eta erantzun egokiak bilatzea. Ez da eginkizun makala, eta horretan Iñaki honenetakoa. Arrazoi honexegatik gustatuko litzaidake neuri ere antzerako zerbaite
tan aritzea. Telebistan edo irratian. Baina beti ere paperean jartzen duena esatetik aurrerago, eskilara bat gorago, hor ikusten baita benetan nork balio duen. Eta irratia esan dudanez, ezin aipatu gabe utzi Radio Euskadiko Cocidito madrileño saioko Javier Vizvaíno, aipatu berri dudanaren beste adibide bat.Ea gutako inor hauek egin duten bidea egiteko gai den. Horretarako zer hobeto Leioako Komunikazio eta Gizarte Zientzien Fakultatean ikasten hastea baino...







No hay comentarios:
Publicar un comentario